02 Aurizberrin bizi zen

AMAIA NUÑO MILAGRO

Asteburuak eta oporrak pasatzera etortzen ziren Auritzeko Iturrenea etxera. Amatxi eta izeba bizi ziren bertan, eta lagunak ere Aurizberrin zituen. Dagoeneko 17 urte daramatza Aurizberrin bizitzen. Auritzeko eskolan aritzea egokitu zitzaionean, Aurizberrin bizi zen jada; alde handia izan zen egunero lanera Iruñera joan behar ez izatea.