02 Klaseko giroa

NAIARA ECHEVERRIA CARRA

Ikastolan liburutegia zegoen, baita handien eta txikien gelak ere. Bere oroitzapenak handien gelakoak dira. Hiru ziren: Mitxel, Andrea eta bera; gero, Nahia etorri zen. Haiekin Mikel, Julen, Pablo eta Aritza zeuden ere; hiru urte zaharragoak ziren, baina denak gela berean aritzen ziren. Adin desberdinetako ikaskideekin egoteak asko irakasten zien. Arantxa zen haien irakaslea. Gurpilak zituen aulkia zuen, eta batzuengana mugitzen zen azalpenak ematera, gero besteengana joaten zen. Hiru urterekin hasten ziren eskolan, eta hamaikarekin ateratzen ziren, ondoren Garraldara joateko. Gogoan du ikaskide bat Berriosusotik etorri zela, inor ezagutu gabe; hala ere, oso azkar ohitu zen. Giro polita zuten, eta ikasle asko anai-arrebak ziren. Maitasun bereziz oroitzen dute garai hura.