04 Irakaskuntzaren estatus berria

ARANTXA IRIARTE LANZ – XABIER ERREA ABAD

1980 arte ez zen irakaskuntzako estatus berria martxan jarri. Hortik aurrera beraien soldata hirukoiztu egin zen hilabete batetik bestera. Zenbateko soldata zuten pezetetan adierazten du Xabierrek. Gerora, 1985 aldera tokiaren arabera, aldaketa gehiago iritsi ziren euskara hizkuntzaren legediaren inguruan. Alde baskofonoan lan egiteko aukera izan zutenen prozedura luzea izan zen, kosta egin zen, familien beldurrengatik… eta abar, baina kosta bazen ere, gero jendeak naturaltasunez hartu zuen.