05 Eskolako obrak

AMAIA NUÑO MILAGRO

Eskola martxan zegoen, eta behar zuten guztia bazuten ere, zenbait gauza aldatu eta egokitu zituzten, eta altzari batzuk erosi. Udalarekin adostu zuten psikomotrizitate-gela bat behar zutela. Eskolan lekurik ez zegoenez, kultur etxeko gela bat utzi zieten, bertan lanean hasi ziren bigarren urtean. Handik urte batzuetara, eskolako eraikinean obrak egin zituzten eta gizarte-zerbitzuek erabiltzen zuten gela handitu zuten, jantokia egiteko. Gizarte-zerbitzuak kultur etxera eraman zituzten.