05 Materiala eta klaseak

NAIARA ECHEVERRIA CARRA

Ikasteko liburuak erabiltzen zituzten, baina gogoan du Arantxak diktaketa asko egiten zizkiela. Adin desberdinetako ikasleak zeudenez, irakaskuntza nahiko librea zen. Ingurunean, apunte guztiak eskuz idazten zituztela gogoratzen du; txikitan, berriz, liburuxkak erabiltzen zituzten. Ingelesa, musika, soinketa eta erlijioa kanpotik etorritako irakasleek ematen zituzten; gainerako ikasgaiak, Arantxak. Ez zuten ordutegi zehatzik. Ikastolako ordutegia honakoa zen: 9:15ean sartzen ziren, 13:10ean bazkaltzera joaten ziren eta 15:00etan itzultzen ziren, 16:30ak arte. Ordutegi hori astelehenetan, astearteetan, ostegunetan eta ostiraletan izaten zuten. Asteazkenetan, 9:15etik 13:30era aritzen ziren.