06 Eskola ordutegia

GORETI URTASUN BEAUMONT

Arratsaldeetan klasea izaten zuten asteazkenetan izan ezik. Klaseko ordutegia, 9:00etatik 13:05ak arte izaten zen eta gero 14:50etatik 16:30ak arte. Bera eskolatik joan zenean, gogoan du ostiraletan ez zela klaserik egiten. Gogoan du Garraldako haurrak plazan jolasten egoten zirela ostiral arratsaldetan klaserik ez zutelako eta haiek klasean egoten zirela lanean. 11:00-11:30ak bitarte atseden denbora izaten zen. Eguerdiko tarte horretan bizikletaz edo oinez mugitzen ziren etxera eta eskolara joateko, beti gurasorik gabe.