09 Auritzeko ikasleak eta hainbat tokitako irakasleak

AMAIA NUÑO MILAGRO

Eskolan herriko haurrak izan dira beti, baina irakasleak hainbat tokitatik etorri dira lanera, ingurukoetatik nahiz urrunagoetatik; Gipuzkoatik ere etorri dira eskolak ematera. «Probisio zaileko» lanpostuaz hitz egiten du, eta hura lortzeko borroka handia egin behar izan zela azaltzen du. Lankideekin zorte handia izan duela dio, eta uste du jendea gustura aritzen dela bertan lanean. Elurra egiten duenean ingurua berezia dela aipatzen du, eta horri buruzko pasadizoren bat kontatzen du.