09 Irakasle gela, beste eskolekin harremana eta Arantxa irakaslea

GORETI URTASUN BEAUMONT

Irakasle gelarik ez zegoen eskolan beraz, uste du, edozein tarte probestuko zutela bilerak egiteko gelaren batean. Beste eskolen arteko irakasleekin harremana bazuten bere irakasleek, izan ere, txangoak egiteko denak elkarrekin joaten ziren. Ikasleek irakasleekin zuten harremana oso ona eta zuzena zen, izan ere, ikasle gutxi ziren. Haien hezkuntza ez da pertsonalizatua izan baina irakasleak oso gainean egon dira beti ikasle gutxi izanagatik. Arantxa irakasleaz hitz egiten du pixka bat.