11 Antzerkia

NAIARA ECHEVERRIA CARRA

Gogoan du antzezlan bat ingelesez egin zutela eta Kultur Etxean, jendaurrean, aurkeztu zutela. Bera printzesa zen, eta asko gustatzen zitzaion rol hura. Beste batzuk iratxoak ziren. Zortzi-hamar urte inguru zituzten, eta eskolako guztiek antzezlanean parte hartu zutela uste du.