13 Beste ikaskideak

NAIARA ECHEVERRIA CARRA

Egun batean Takolo, Pirritx eta Porrotx Garraldara joan ziren, eta beraiek ere bertara joan ziren. Eguberrietan Iruñera joaten ziren zinemara eta Txikiparkera, bertako ikasleekin batera. Horrelako jardueretan elkartzen ziren harremanak egiteko. Beste ikastetxeetako ikasleek bihurrikeriak egiten zituztela dio, baina ez da Auritzeko eskolakoekin gogoratzen. Egun batean, arratsaldez, bizikletaz joan ziren, eta euria hasi zuen. Bueltatu zirenean, gurasoek errieta egin zieten. Ikastolan gertatu ez bazen ere, handik sortutako ideia izan zen, beti elkarrekin egoten baitziren. Hala ere, ez zuten zigorrik jasotzen; agian, baten bat idazten jartzen zuten, baina ez du horren oroitzapenik.