13 Eguneroko lana ikasleekin

AMAIA NUÑO MILAGRO

Egunerokoan zer ikasten zuten azaltzen du, baita tutorearekin ematen zituztela ordu gehienak ere. Espezialisten saioak —musika eta gorputz-hezkuntza, esaterako— noiz izaten zituzten kontatzen du. Ordutegiari dagokionez, bi zituzten: Educan agertzen zena eta benetan betetzen zutena. Dena oso malgua zen: txirrinak ez zuen jotzen, batzuetan klaseak luzatzen ziren, eta atsedenaldiak ere aldatu egiten ziren.