16 Kanpaldiak

GORETI URTASUN BEAUMONT

Egiten zituzten kanpaldiak kontatzen ditu, txikiak zirenean gau bat etxetik kanpo pasatzen zuten. 5. eta 6. mailan, aste osoz joaten ziren eta oso ongi pasatzen zuten. 6. mailan aste zuria proiektua jarri zen martxan eta eskiatzera joan ziren. Beste eskolekin joaten ziren honelako txangoetara. Eskolaz kanpoko ekintzetan ere beste eskolakoekin biltzen ziren, Garraldakoekin esaterako. Bidaia autobusez egitea oso gustukoa zuten, ez baitzuten garraio mota hori inoiz hartzen.