17 Eguneroko dinamika

AMAIA NUÑO MILAGRO

Eskolako eguneroko jarduna azaltzen du: sartzeko ordutegia eta klaseko dinamika. Ikasle gehienak oinez joaten ziren, gurasoekin edo bizikletaz. Sarreran zapatilak aldatzen zituzten, eta eguneko plana azaltzen zen. Garaiaren arabera, adin desberdinetako haurrak elkarrekin jolasten ziren atsedenaldian. Herrietan hori oso ohikoa da, denak elkarrekin egoten baitira; modu naturalean sortzen zen egoera hori. Hasieran, etxera joaten ziren bazkaltzera, baina jantokia jarri zutenean, askok bertan bazkaltzen zuten. Jardunaldi jarraitua ezarri zenean, berriz, denak etxera joaten ziren bazkaltzera, eta, beraz, jantokia ez zen erabiltzen. Horri buruz ere hitz egiten du.