17 Txangoak eta beste kanpaldiren bat

GORETI URTASUN BEAUMONT

Egindako txangoak aipatzen ditu, Planetariora, Otsagabiara, Iruñera… Aurizberrikoekin txangoak egiten zituzten oinez, bizikletaz… Kanpaldi moduan Irisarrira joaten ziren eta iparraldera joan izan ziren ere, abestera. Abestiak lantzen zituzten edo sortu eta gero beste ikastetxeekin elkartu eta abestu. Instrumentuak jotzeko aukera izaten zuten ere orduan. Eskolan txirula lantzen zen eta eskolaz kanpo, ikasle gehienak musika eskolara joaten ziren beste instrumentu batzuk jotzera. Instrumentuak aipatzen ditu.