19 Liburuak, kantak eta dantzak

NAIARA ECHEVERRIA CARRA

Gelan abako bat zuten, eta Arantxak hura erabiltzen irakasten zien. Gero, dena koadernoan egiten zuten. «Hartz txikia» izeneko bideoa gogoratzen du; naturari buruzkoa zen. Arantxak zortzikoa eta zazpi jauziak erakutsi zizkien. Ostiral arratsaldeak jarduera atseginagoak egiteko erabiltzen zituzten. Aipatu bezala, «tarai tarai» eta Santa Agedaren abestiak ere kantatzen zituzten.