20 Kanpaldiak

AMAIA NUÑO MILAGRO

Ikasturte hasieran, urria aldera, irteera bat egiten zuten, normalean Iruñera. Kanpaldiak adinaren eta mailaren arabera antolatzen zituzten: lehen ziklokoak alde batera eta nagusiak bestera. Irteera berezia Nafarroako Gobernuak Izaba aldera antolatzen zuen eski-astea zen. Aste osoko irteera izaten zen 5. eta 6. mailakoentzat. Urduritasuna baretzeko, aurreko egunetan prestaketa txiki bat egiten zuten. Bueltan, Amaiari gelan lan txiki bat egitea gustatzen zitzaion.