21 Eskolen arteko proiektu garrantzitsua, maketa

ARANTXA IRIARTE LANZ – XABIER ERREA ABAD

Eskolen artean aurrera atera zen erronka garrantzitsuenetako bat, nahiz eta gauza asko egin zituzten, erliebezko maketa bat egitea izan zen. Maketa horretan mendiak, bailarak… agertzen ziren, eskala 1-50000 egina omen zegoen. Nondik norakoak kontatzen ditu, oso ongi azalduz guztia. Garraldan bukatu zuen maketak. Maketaren aurkezpena ikasle batek egin zuen, oso ongi eta zehaztasun haundiz.