21 Ingurunearen ezagutzako proiektua

AMAIA NUÑO MILAGRO

1990eko hamarkadan, Ingurunearen Ezagutza ikasgairako ez zegoen materialik, eta lankideek lan izugarria egin zuten materiala sortzeko, ordu asko sartuta. Material hori oso erabilgarria izan da, eta izaten jarraitzen du. Itxura pare bat aldiz aldatu diote, baina funtsean berdina da. Herriari edo ingurune bati buruzko proiektu bat egin zuten: historiari buruzkoa, Auritzen oinarritua. Proiektu horren oroitzapen oso ona du; asko gozatu zuen, eta polita izan zen. Proiektuaren nondik norakoak kontatzen ditu, baita gurasoei erakusteko sortu zuten museoa ere.