23 Ikasturte bukaerako festa eta topaketak

AMAIA NUÑO MILAGRO

Ikasturte-bukaerako festari buruz hitz egiten jarraitzen du, eta familiekin sortzen den harremana aipatzen du. Ikasturteko azken eguna San Juan egunarekin eta Aurizko festekin bat etortzen zen. Txupinazo egunean, udaletxean bermuta hartzera gonbidatzen zituzten, eta herri osoko langileak biltzen ziren han; bitxia izaten zen. Aurizko inauterietan zer mozorro prestatzen zituzten kontatzen du: herriko bi pertsonaiak hartza eta tximinoa dira, eta haiez janzten ziren. Eskolako inauterietarako, berriz, urte batean euskal mozorro bera prestatzen zuten denentzat; beste urte batean, tradizionala ez zen beste mozorro bat. Lehen aipatutako topaketak eskola-egunetan egiten ziren, otsaila edo martxoa aldera. Ikasleak eta irakasleak bakarrik joaten ziren.