24 Arau zorrotzak eta gurasoekiko harremana

AMAIA NUÑO MILAGRO

Haurrak haurrak dira, eta ez du inoiz arau zorrotzak jartzeko beharrik ikusi. Oro har, haurrak ongi portatzen ziren, eta giro lasaia egoten zen. Iruñerriko eskoletan hitz egiteko bolumena handiagoa zen; Auritzen, aldiz, ez zen inoiz ahotsik altxatu beharrik izaten, giroa askoz lasaiagoa baitzen. Familiek eskolan zuten inplikazioa oso handia zela gogoratzen du: beti zeuden laguntzeko prest, eta eskolan gauza asko egin dira gurasoei esker. Irailean, animalien azoka berezia egiten da Auritzen, eta han bigarren eskuko postu bat antolatu zuten guraso elkartean. Bildutako dirua eskolan falta ziren gauzak erosteko erabili zuten. Gurasoak eskatzen zitzaienerako prest zeuden, eta denen arteko harremana ona zen. Berak dio beti izan duela harreman hurbila gurasoekin.