24 Txangoak

ARANTXA IRIARTE LANZ – XABIER ERREA ABAD

Garai hartan txangoak ez ziren egiten urtean zehar. Orreagako aterpetxea izan zen umeek pixka bat gehiago sozializatu zezaten beraien adineko haurrekin. Garaian aterpetxea Nafar Gobernuarena zen. Nafar Gobernuari proiektua planteatu zitzaien eta onartu egin zuten, dirulaguntza jaso zuten eta astea zenbat kostatu zen ere aipatzen dute. Beraien arduraldia 5 egunez, 24 ordukoa izan zen. Hasiera batean hiru hilean behin egitea planteatzen bazen ere, hiru urtez joan ziren, baina urtean behin. Lehen egiten ziren ekimen batzuk, egun, ez dute zentzurik, esaterako zinemara. Lehen umeak zinemara eramaten zituzten, orain ez du zentzurik. Egonaldiak ez ziren egiten eta horretan aitzindariak izan ziren. Irakasteko libreak ziren eta pentsatzen zutena eta erabakitzen zutena egiten zuten. Horretarako gogoa ere izaten zuten noski.