25 Beste txango batzuk

ARANTXA IRIARTE LANZ – XABIER ERREA ABAD

Gerora, egun batez, herri ezberdin batean, eskola zegoen herriren batean Abaurregainera adibidez, ume guztiak bertan elkartzen zituzten. Herri horretan zer egin zuten kontatzen du eta zein ongi pasa zuten umeek gogoratzen du. Autobusen kostea eta abar, orain egiten den bezala egiten zen, gurasoek ordaindua. Orreagakoa bai izan zen finantzatua, luxuzko aktibitatea baitzen. Gurasoek inoiz ez zuten arazorik jartzen kostu horiek asumitzeko. Harritu egiten dira umeak haien eskuetan uzten zituztelako gurasoak. Txango honi esker, guraso batzuk ere egoera probesten zuten kanpora joateko edo beste planen bat egiteko.