30 Eskola unitatea, klaseen eta koadernoen antolaketa

ARANTXA IRIARTE LANZ – XABIER ERREA ABAD

Eskola unitarioetako lan ordutegiaz hitz egiten dute, puzzle bat bezalakoa deskribatzen dute lan eguna. Xabierrek kontatzen du berak nola egiten zituen klaseak, zientzietakoak batez ere adin ezberdinetako ikasleekin. Koadernoan egiten zuten lana. Arantxak gordeak ditu bere semeen koaderno horiek, Xabier izan baitzen bere seme alaben irakasle. Arantxak koaderno horiek erabili izan zituen lanean Garraldan egon zenean, izan ere, bertan gauza asko lantzen baitziren. Lehen haien koadernotik ikasten zuten eta nola zegoen antolatua kontatzen du Arantxak.