34 Auritzeko eskolari buruzko oroitzapena

ARANTXA IRIARTE LANZ – XABIER ERREA ABAD

Arantxak bizi izan dituen oroitzapen denak, onak direla dio. Xabierri Auritzeko eskolaren inguruan etortzen zaion irudia da atseden orduan soka-saltoan den denak elkarrekin jolasten eta abesten. “Sorgina etorri” abestia du gogoan eta “ikusi mendizaleak” abestia. Arantxaren irudia, helduak paseoan pasatzen zirenean nola gelditzen ziren umeei begira.