35 Ordenagailuak eta irakaskuntzaren aldaketa

ARANTXA IRIARTE LANZ – XABIER ERREA ABAD

Ordenagailuak jarri zituzten lehen eskolatako bat izan zen Auritzekoa. Nafar Gobernuak jarri zituen. Ordenagailuaren edukieraz, programaz hitz egiten du. Baliabide bat bezala txertatu zuten digitalizazio aldera. Ordenagailuak jokuak zituen, baliabide didaktikoak zituen. Aholkulari on bat izan zuten, Javier Rey zen eta asko lagundu zieten. Eskolak, materiala aldetik, oso ongi hornituak zeuden ere. Irakaskuntza zertan bihurtu den kritikatzen du Xabierrek. Lehen departamenduak katalogo bat zuela dio eta bertatik egiten zen eskaera. Materiala ere Iruñean prestatu egiten zizuten 15 egunerako edo. Gaur egungo materiala internetez lortzen ahal dela dio baina ez dela gauza bera diote. Lehen dena fisikoki egiten zen. Irakaskuntza asko aldatu da.