01 Haurtzaroa Auritzen

NAIARA ECHEVERRIA CARRA

Naiara Echeverria Carra 1995eko abenduaren 1ean jaio zen. Orreagan jaio zen, baina sei urte zituela Auritzera joan zen bizitzera, familiarekin. Gogoan du aitatxik traktorearekin eramaten zuela Auritzera. Auritzeko bizitza erosoa zen: oinez joaten ziren leku guztietara, eta ikastetxetik etxera bazkaltzera ere joaten ziren. Txikitako oroitzapen onak ditu; harrera ona egin zieten hara bizitzera joan zirenean.