03 Aurizberriko eskola ezagututa, Auritzeko eskolan hasi zen

AMAIA NUÑO MILAGRO

Aurizberriko eskola ezagutzen zuen, izeba bertako irakaslea baitzen. Etxean beti entzun izan zuen herri-eskolaren inguruko kontakizuna. Auritzeko eskola ez zuen ezagutzen, baina hango jende asko bai; gutxi gorabehera bazekien nola funtzionatzen zuen. Eskolako lehen egunak ditu gogoan, eta izebak asko lagundu zion. Hiru irakasle ziren, eta hirurak berriak. Pixkanaka joan ziren gauzak antolatzen, irakasteko garaian beren kabuz moldatu behar baitzuten.