03 Eskolan izandako aldaketak

GORETI URTASUN BEAUMONT

Txikia zenean eskola margotu zuten, kolorea eman zioten. Arbela digilata jarri zela gogoan du, baina ez du gogoan erabili zutenik. Kontatzen du gurasoen garaiko eskola neska eta mutilen artean banatua zegoela, baina ez daki nola moldatzen ziren. Lehen ez zegoen jantokirik eta haur guztiak etxera joaten ziren bazkaltzera. 13:05etan ateratzen ziren eta 14:50 sartzen ziren berriro. Bazkaltzera etxera joaten ziren lasai eta jolasteko denbora izaten zuten ere eskolara bueltatu baino lehen. Bi komuna zeuden eskolan eta dutxa txiki bat. Komunetan hortzak garbitzeko tresnak izaten zituzten. Nahiz eta etxean bazkaldu, hortzak eskolan garbitzen zituzten. Nahi zuten jolastokia izaten zuten. Elurra edo euria egiten bazuen frontoira joaten ahal ziren edo gelan gelditu eta eguraldi ona egiten bazuen parkera, edo atzeko frontoira… joaten ziren. Inoiz ez dute txirrinarik izan, beraz patioa ordua beti luzatu dira pixka bat.