03 Jolasak

NAIARA ECHEVERRIA CARRA

Atsedenaldira joaten ziren, baina ez zuten txirrinik; beraz, batzuetan laburragoa izaten zen, eta beste batzuetan luzeagoa. Hotz egiten zuenean, gehienetan frontoira joaten ziren futbolean jokatzera, eta beste jolas batzuetan ere aritzen ziren, hala nola matapollosen eta beisbolean. Eguraldi ona egiten bazuen, parkera joaten ziren. Eguraldi txarra egiten zuenean, batzuetan ikastolan gelditzen ziren; ezkontzen antzezlanak egiten zituztela gogoan du.