04 Eskolako berrikuntzak

AMAIA NUÑO MILAGRO

2014ko irailean Auritzera joan zen, eta eskola plazaren ondoan zegoen. Eskola publikoa zen, D eredukoa. Eraikinak hiru gela, komunak eta gela txiki bat zituen. Gela batean Haur Hezkuntzako haurrak zeuden; bestean, Lehen Hezkuntzakoak; hirugarrena, berriz, biltegi gisa erabiltzen zen, baina taldeak banatzeko ere baliatzen zuten, ingelesa emateko, esaterako. Sarreraz ere aritu da: hotza egiten zuen han. Hala, laugarren espazio bat sortu zuten.