04 Euskara, eskola publikoa eta ikasle banaketa

GORETI URTASUN BEAUMONT

Auritzen beti euskaraz ikasi dute, Garraldan euskarazko eredua zegoen baina baita A eredua ere. Egun ez dago A eredurik Garraldan. Goretiren gurasoek erdaraz ikasi zuten eta beraiek euskaraz ikasteko zortea izan dutela dio. 40 urtetik beherako denek edo gehienek euskaraz ikasi dute herrian. Berak beti eskola publikoa bezala ezagutu du eskola. Auritzeko eskolara Auritzeko haurrak joaten ziren, Garralda eskola handien kontzentrazioa zen, Aezkoatik eta Erroibarretik, Aurizberrik badu bere eskola eta Luzaidek ere badu berea. Txangoak egitera beste eskolakoekin elkartzen ziren.