05 Adin ezberdinetako haurrak klasean

GORETI URTASUN BEAUMONT

Aipatzen du, nahiz eta adinetan nahastuak zeuden, bakoitzak bere mailako lanak egiten zituela. Oso ohituak zeuden denak elkarrekin egoten eta kalean denak elkarrekin jolasten ere. Nota batzuen inguruko anekdotatxo bat kontatzen du. Ahizpekin kointziditu du klasean eta bere sentsazioak kontatzen ditu. Irakasleak azalpenak emateko garaian, bi mahai multzo zeudenez, azalpenak taldeka, adinaren arabera, ematen zituen. Helduagoak zirenak txikiei laguntzen zieten, proiektuak egiteko garaian eta abar.