05 Arantxa eta eskola nazionala

ARANTXA IRIARTE LANZ – XABIER ERREA ABAD

Arantxak 1977an eskola nazionala ezagutu zuen. Zituzten baldintzak kontatzen ditu eta berak kobratzen zuen soldata pezetetan. Garaian eskolei dirulaguntza bat ematen zitzaien eta gurasoek kuota txiki bat ordaintzen zuten, 200 pezeta hilean. Diru horretatik ateratzen zen bere soldata. Ikastolan egoteko adina, oinez ikasten zutenetik 5-6 urte bitarte izaten zen. Ez zegoen euskaraz ikasteko jarraipenik eta askotan arratsaldetan ordubete joaten ziren adin horretatik gorakoak zerbait ikastera. Xabier Auritzera joan zen arte, hasiera ez zen erreza izan, oroitzapen gogor batzuk dituela buruan dio.