06 Jantokia

AMAIA NUÑO MILAGRO

Jantokia familien beharrei erantzuteko sortu zen, familia askok lana eta familia bizitza uztartzeko zailtasunak baitzituzten. Eskolan ikasle bat galtzea arazo handia zen, eta familia batzuek haurrak Garraldara eraman nahi zituzten, han jantoki-zerbitzua zegoelako. Azkenean, jantoki-zerbitzua lortu zuten. Udalak laguntza handia eman zuen obretan eta gainerako dokumentazio-lanetan. Guraso elkartea ofizialki eratu zen, eta ama batek jantokirako mahaiak egin zituen. Janaria egunero Garraldako sukaldetik ekartzen zuten, han prestatzen baitzuten bazkaria. Azkenean, haur gehienak jantokian geratzen ziren, beharra izan zein ez.