07 Eskolako haur-etapak

AMAIA NUÑO MILAGRO

Eskolak haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako etapak hartzen zituen, 3 urtetik 12 urtera arte. Bi ikasgelak nola antolatzen zituzten azaltzen du, baita adin desberdinetako ikasleei eskolak emateko sortzen ziren zailtasunak eta antolatzeko moduak ere. Eguneko edo asteko lana prestatu eta antolatzea zein neketsua zen aipatzen du. Ikasle gutxirekin lan egiteak zer dakarren ere azaltzen du, eta horren abantailak eta desabantailak aipatzen ditu.