07 Klaseak

NAIARA ECHEVERRIA CARRA

Klasean erabiltzeko gorputz-eredu bat zuten, organoak kentzeko modukoa. Planetei buruzko materiala ere bazuten. Naturari buruz asko erakusten zieten: mendira joaten ziren, eta han bertan zuhaitzen izenak ikasten zituzten. Gogoan du aitak arrabio bat ekarri ziela eta klasean eduki zutela. Edalontzietan ere haziak landatzen zituzten; egunero ureztatzen zituzten, hazi arte, eta gero etxera eramaten zituzten.