08 Eskola nazionala eta ikastolen bilakaera

ARANTXA IRIARTE LANZ – XABIER ERREA ABAD

Eskola nazionala eta ikastolen arteko bilakaera hobetzen joan zen. Gela berria, material berriak… agertu ziren 1990 arte. Data honetatik aurrera gobernuak erabaki zuen eskola publikoa eta ikastola fusionatu behar zirela. Arantxa haserretu egiten da gai honekin eta Xabierrek jarraitzen du hizketan. Haur hezkuntzako gela sare publikora pasa behar zela dio, izan ere lehen Ikastolen Federazioak kudeatzen baitzuen. Langileak beraien estatusa mantenduko zutela sinatu zuten, langile finkoak baitziren, baina lau urtetara kalean utzi zituzten. Sinatu zuten akordioa zein izan zen azaltzen du baina legala ez zenez, kale gorrian gelditu ziren. Interinoen zerrendetan apuntatzeko aukerarik ez zuten izan ezta ere. 1985ean Magisteritzako titulurik ez zuten irakasle asko zeuden eta Magisteritzako titulua atera behar izan zuten. 1990ean jada titulua eskuan, ez zieten zerrendetan apuntatzeko aukerarik eman, beraz finko izatetik kalean bukatu zuten. Urte bete langabezian egon ziren eta gero poliki poliki lanean hasi ziren, baina esperientzia urteak ez zizkieten kontuan hartu. Oso gaizki portatu zirela argudiatzen du. Kasilda emakumeari buruz hitz egiten du. Denboraren poderioz… Auritzera bueltatzeko aukera izan zuen lanera eta bizitzera.