08 Ikaskideen ikasketak, eskolako langileak eta estraeskolarrak

GORETI URTASUN BEAUMONT

Ikaskide guztiak nahiko parera joan ziren. DBH Garraldan egin zuten eta gero denak edo gehienak Iruñera joan ziren bakoitza bere ikasketak egitera. Eskolan ikasi duten ikasle asko herrian daude bizitzen, beraz harremana mantentzen dute. Irakasle asko kanpokoak izan dira eta baten bat bertan bizitzen egon da. Osotara 6 langile zeuden eskolan eta gero beste herrietako eskoletatik, joaten ziren tarteka klaseak ematera ere. Atezainik ez dute inoiz izan. Garbitzaileak eskola garbitzera joaten ziren arratsaldero. Musikako estraeskolarrak egon bazeuden, eta oraindik ere ematen dira.