08 Irakaslearen lana eta haurrekin duen harremana

AMAIA NUÑO MILAGRO

Horrelako eskoletan ikasleek modu autonomoan lan egiteko materiala sortu behar dela azaltzen du, batez ere adin-aldea handia delako. Ikasleen eta irakasleen arteko harremana oso estua zen, eta hala da oraindik ere: elkar ondo ezagutzen dute. Horrek alde onak eta txarrak dituela dio, baina onak txarrak baino gehiago direla. Haurrak hazten ikustea oso polita dela aipatzen du. Ikasleen arteko harremanaz ere hitz egiten du.