09 Ospakizunak

NAIARA ECHEVERRIA CARRA

Inauterietan denak berdin janzten ziren, eta herrian ibiltzen ziren. Eguberriak abenduaren 24an ospatzen zituzten, baina ikastolako azken egunean ez zen Olentzero joaten. Santa Ageda ere ospatzen zuten: Arantxak kanta erakusten zien, eta makilekin batera abesten zuten. Gogoan du liburutegian askaria egiten zutela, gurasoek ekarritako janariarekin. “Tararai” festa ere egiten zuten, nahiz eta ez duen gogoan ikastolarekin egiten zuten ala ez. Etxez etxe ibiltzen ziren abesti hau kantatzen: “Tarai, tarai, tarai, txingar puska eman nahi”. Txingarraren ordez, nahi zutena ematen zieten.