10 Bi koordinazio-maila eta eskualdea

AMAIA NUÑO MILAGRO

Bi koordinazio maila daudela azaltzen du: eskolako irakasleena eta zonako irakasle espezialisten artekoa. Irakasleek patioa zaintzen zuten, eta koordinazio-bilerak egiteko tartea izaten zuten; irakasle espezialistekin koordinatzea zailagoa omen zen. Zonaldeko koordinazio-bilerak ere egiten zituzten, eta berarentzat oso garrantzitsuak ziren. Auñamendi eremuko eskolen artean bilerak egiten zituzten: Luzaideko, Auritzeko, Aurizberriko, Garraldako eta Erroko eskolen artean. Bileren antolaketa eta burokrazia nola kudeatzen zituzten azaltzen du. Zonaldeko irteerak eta kanpaldiak ere egiten zituzten, ikasleek elkar ezagutzeko; izan ere, DBHn denak Garraldan elkartzen ziren. Autobusa ordaindu behar zenean, elkarrekin antolatzea ekonomikoki lagungarriagoa zen. Lehen topaketa Auritzeko eskolak antolatu zuen, 2017-2018an, eta bi urtean behin eskola bat arduratzen zen antolaketaz. Lehen topaketa hartan 100 ikasle eta 30 irakasle inguru bildu ziren. Horiez gain, Otsagiko eta Erronkariko eskolekin ere elkartzen ziren, Piri-topaketa izenekoan; 200 haur inguru biltzen ziren. Topaketa horien helburuaz eta haurrek prestatzen edo lantzen zutenaz ere hitz egiten du.