10 Eskola berria

ARANTXA IRIARTE LANZ – XABIER ERREA ABAD

Arantxak ez zuen liburutegirik ezagutu hasiera batean, biltegi bat zen. Obra berria 1984. urte inguruan egin zen. Javier Etxeparek berritu zuen eskola eta gizona harro zegoen egindakoaz. Anekdota bat kontatzen du Arantxak. Egoitza oso ongi gelditu zen, oso pozik gelditu ziren. Kalefakzioa ere jarri zieten… Udalarekin ere harreman ona zegoen zerbait behar izanez gero kasu egiten zieten. Elurra egiten zuenean, udaltzaingoek elurra sarreratik kentzen zieten haiek iristerako… Xabierrek beste anekdota bat kontatzen du eta anekdota horretan egindako marrazkia, egun ere mantentzen da. Maketa baten inguruan ere hitz egiten dute, desagertu egin omen da.