10 Ikasgaiak

GORETI URTASUN BEAUMONT

Egunerokotasuna ez du oso ongi gogoratzen zein egunetan zuen zer. Arratsaldeetan klasera joatean hortzak garbitzen zituzten eta ostiraletan fluorrarekin garbitzen zituzten hortzak ere. Zein ikasgai zituzten aipatzen ditu, materiala zein zen. Seigarren mailan egin zuten dokumental baten inguruan hitz egiten du, sariak eta guzti lortu baitzituzten. Sariaren diruarekin markatu ezin ziren liburuak erosi zituzten, urtez urte batak besteari pasa ahal izateko. Ikasgai bakoitzean jorratzen zutena aipatzen du gainetik.