11 Zuzendari-lanak

AMAIA NUÑO MILAGRO

Zuzendari-lanak zein ziren azaltzen du. Bere eginkizun nagusia Hezkuntza Departamentuak eskatutakoei erantzutea zen, eta lan hori neketsua zen. Eguneroko lana hiruren artean egiten zuten, eta erabakiak ez zituen berak bakarrik hartzen; hala ere, ardura eta erantzukizuna bere gain zituen. Egunerokoan ez zuen zuzendari-karguaren zama handirik sentitzen, baina burokrazian bai. Burokrazia-lanak eskola handientzat pentsatuta daudela dio. Eskolen arteko lana berdintzen saiatu dira, baina ez dute guztiz lortu, nahiz eta aurrerapausoak egin dituzten.