12 Adin ezberdinetako klaseak

ARANTXA IRIARTE LANZ – XABIER ERREA ABAD

Aitortzen dute, zein onuragarria zen klasean adin ezberdinetako ikasleak egotea. Honelako taldeak mantentzea aberasgarria dela berresten dute. Eskolako giroa familiarra zen, ume handiek txikiei laguntzen zieten, oso ongi funtzionatzen zuten denen artean. Atseden orduetan berdina gertatzen zen, elkar zaintza konstante bat zen. Oraingo giroari buruz, edota oraingo errealitateari buruz hitz egiten dute eta nolabaiteko ezberdintasuna oso nabaria da. Arantxak Antsoaingo eskola handi batean lan egin zuen ere eta bi eskolen arteko ezberdintasuna egiten du. Txikien garapena batean eta bestean erabat ezberdina izaten baitzen.