13 Irakurtzeko eta idazteko metodologia

ARANTXA IRIARTE LANZ – XABIER ERREA ABAD

Testu liburuak egon bazeuden baina azkenean beraiek sortu zituzten beraien gaitegiak eta liburuak. “Hasi Masiak” proiektua lantzen egon ziren, irakurtze eta idazte proiektu bat zen. Oso erraz ikasten zutela kontatzen du Xabierrek. Nolako metodologia zen aipatzen du gainetik, zein liburuxkak ziren eta abar. Ez omen ziren ikasleak trabatuak gelditzen sistema horrekin. Lehenengo eta bigarren mailarako erabiltzen zen. Nortzuk sortu zuten ere aipatzen dute.