14 Atseden ordua

GORETI URTASUN BEAUMONT

Atseden orduko materiala zeintzuk ziren kontatzen du. Arbela digitalak aipatzen ditu, baina ez zituzten erabiltzen. Etxeko lanak ez ziren ordenagailuarekin egiten garaian. Patio denboran egiten zituzten jolasak aipatzen ditu, lekuaren araberako jolasak ziren batez ere. Neska eta mutilak nahastuak eta elkarrekin jolasten ziren, ikaskide gutxi ziren. Ikasle bakoitzak bere etxetik eramaten zuen hamaiketakoa, urtebetetzetan izan ezik.