15 Aldaketak eta murala

NAIARA ECHEVERRIA CARRA

Gogoan du gelan bi ordenagailu zituztela, baita margotzeko fotokopiak ateratzeko inprimagailu bat ere. Bera iritsi zenean ez zegoen ordenagailurik; gero jarri zituzten, baina bera han egon zen bitartean ez zen gauza handirik aldatu. Haiek egindako murala itsasoa zen. Pasilloan ere zerbait jarri zuten. Agian, itsasoari buruzko galdera asko zituztenez, irakaslearen ideia izan zen murala egitea.