15 Azterketak eta eskolako materiala

AMAIA NUÑO MILAGRO

Azterketak egitea irakaslearen araberakoa zen; berari ez zaizkio azterketak gehiegi gustatu. Eskolara iritsi zenean, tresna digitalak jartzen hasi ziren, baina ez zekiten oso ondo erabiltzen edo ez zieten behar adinako etekinik ateratzen. Berari arbela eta papera gustatzen zaizkio, eta horiek erabili izan ditu beti; izan ere, ordenagailuak behin baino gehiagotan egin dio kale. Hala eta guztiz ere, pixkanaka egokitu dira teknologiara. Matematiketan, ikasteko material fisiko oso ona egon dela dio, eta material asko bera baino zaharragoa dela. Eskola txikietan hainbat material mota erabiltzeko aukera dago: papera, liburuak eta ordenagailuak, besteak beste.