19 Urtebetetzeak eta kanpaldiak

AMAIA NUÑO MILAGRO

Urtebetetzeak ospatzeko, bakoitzak bere etxetik zerbait ekartzen zuen. Atsedenaldia baino lehen dena prestatzen zuten, eta atsedenaldian eskola osoa elkartzen zen ospatzeko. Bakoitzak marrazki bat egiten zuen edo detaile txiki bat oparitzen zion urteak betetzen zituenari. Kanpaldien oroitzapen oso ona du. Ikasleak beste testuinguru batean ezagutzen dira, eta beldurrak, amaren beharra eta haien arteko harremanak azaleratzen dira. Kanpaldiak ikasturte bukaeran egiten zituzten, baina askotan pentsatu izan dute ikasturte hasieran egitea, sortzen diren harremanengatik. Eskolek lan handia egiten dute elkar ezagutzeko, eta eskolaz kanpoko jarduerek ere laguntzen dute horretan. Umeak herrian ez direla isolatuta bizi dio.